Kilometroak

Imagen de Ben Kerckx en Pixabay 


Errepideko marrak amaigabeak dira
zure magalera iristeko.
Banatzen gaituzten barroteak luzeegiak
zu besarkatzeko.
Zure eskutitza dakarren postaria motelegia
niregana heltzeko.

Non dago askatuko gaituen usoa?
Laino artean galdu ote da?
Non bere luma zuriak?
Non bere askatasun taupadak?
Nireak entzuten al dituzu?
Nik zureak bai, nire bihotz dardartian.

Comentarios