AMETSAK IRENSTEN DITUEN PUTZU ILUNEAN


Imagen de Free-Photos en Pixabay 





IRAGANAren ametsa



Urrutira noa, maitea

gure ametsak egi bihurtzeko

egunsentia bilatzera.


Urrutira noa, maitea

merezi duzun guztia

zuregana ekartzera.


Urrutira noa, maitea

arrosa gorri ederrez

gure etxea apaintzera.


Urrutira noa, maitea

guera izango den bizitza

egi bihurtzera.





ORAINAren egia



Zeruak bidali dit

izugarrizko ekaitza

ametsetik esnatu nauen

bakardade latza.


Beharren etsipenak

erantzi dit bizitza

gure ametsak lurperatzeak

ere bihotzeko heriotza.


Zainetan darabilkidana

ez da odola baizik hotza

ez nuen espero jasotzea

kolpe lar bortitza.





ETORKIZUNAren esperantza



Etorkizuna, bizitzeko nahia

zure irria oroimenean.


Iluntasunean pizten den argia,

zure begirada sentitzean.


Esperantzaren garaia

zure hitzak entzutean


Astiro sentsazio betegarria

uso zuriaren hegaletan.


Errautsak eraman ditu euriak

azkenik naiz zure argitasunaren bidean.


Eskuak hutsik, ezerezetik atera berria.

Baina behingoz zuregana.

Orain baita gure ametsak berreraikitzeko aldia.

Comentarios