¡¡PREMIO DE MICRORRELATO!! IPUIN SARIA!!

Hoy tenido lugar el fallo del concurso de micro relatos organizado por la Apyma del colegio donde trabajo y al que acude mi hija. Participé en los tres idiomas que sé: castellano, euskera e inglés. 
La ganadora del concurso de micro relatos en la categoría de adultos ha sido para........ (tambores) 
...........................NAIARA SANCHEZ INDA con un relato en EUSKERA...............

Hemen duzue nire mikro-ipuin irabazlea. Poz-pozik nago. Lehenengo esaldia guztiontzat bera zen, hasieran ez zen nire gustukoa izan, ez zitzaidan deus okurritzen esaldi horrekin... baina azkenean, inspirazioa lagun, ipuintxo bat idazteko gai izan nintzen. Hauxe emaitza: 

Oso goiz zen, zirimiri ari zuen eta eskolarako bidea hartu nuenean
—Zurekin hitz egin nahi dut —esan zidan udaltzainak zebra bidean oin bat jarri bezain laister.
Semeak zorrotz begiratu ninduen. Ni, ordea, ez nekien zer gertatzen ari zen. Atzera begiratu nuen kotxea ondo aparkatuta zegoela ziurtatzeko. Beste guraso guztiek lasai asko igarotzen zuten zebra bidea eta ni, geldirik, tinko makil baten antzera, ez nekien aurrera egin edo ez. Une horretan asteburuan egindako ekintza guztien irudiek nire gogoa blokeatu zuten: ostiralean seme-alabekin parkean, larunbatean lagunekin futbola ikusten tabernan, igandean bilobaren jaunartzea… Ez nuen inolako deliturik somatzen inondik inora.
—Utzi semea eskolan, gizon. Berandu iritsiko baita. Nik hemen itxarongo zaitut — adierazi zidan ezusteko itzela emanez.
Semerik gabe zebra bidera itzuli bezain pronto niregana hurbildu eta begietara begira esan zidan:
— Larunbatean futbola ikusten zeundela han ahaztu zitzaizun. Hori bai delitu larria! Zure futbol taldeko bufanda galtzea! —Bota zuen poltsa bat erakutsiz—. Gol paregabea sartu zuten, ezta?
Buruarekin baietz esaten nion bitartean nire ahoak irribarre lotsati bat marraztu zidan aurpegian. Poltsa hartu, eskerrak eman eta patxada osoz gurutzatu nuen azkenik zebra bidea, etxera bidean.

Comentarios