ALDAKETA KLIMATIKOA


Hondartzaren ur emariak,
ametsgaizto bilakatua,
ez du olaturik sortzen,
tsunami erraldoiak baizik.

Haizearen zurrumurru goxoak,
hots jasanezinez mozorroturik,
ez ditu zuhaitzaren hostoak laztantzen
sustraitik atera baizik.

Suaren garrasi ixilak,
pausoz pauso,
ez du jada gaztainik erretzen,
bizitza irensten baizik.

Eta lurraren bero eztiak,
sehaska usteldu bihurtuta,
ez gaitu kulunkatzen,
bultzada kaltegarriez jo baizik.

Naturak bere buruaz beste egin du.

Comentarios